Lehenengo saioa

URRIAK 16

Aurten, kurtsoaren lehenengo lauhilekoan “Informazio eta Komunikazio Teknologiak Lehen Hezkuntzan” ikasgaia izango dugu, eta gaur, goizeko lehenengo orduan, ikasgai horren lehenengo saioa izan dugu. 
Lehenengoz, irakasleak aurkezpen bat egin du, eta ikasgaia nola funtzionatuko duen azaldu digu; saio magistralak Alaitz Treserrasek emango ditu, eta praktika saioetarako hiru azpitalde sortuko dira. Ni hirugarren azpitaldean nago eta praktika saioak Idoia Legorburu irakaslearekin izango ditut.

Horrez gain, guztiok asko baloratzen dugun alderdi bat azaldu du: ebaluazioa. Klase teorikoek notaren %18a balioko dute, modulu lanak %16a eta klase praktikoek %66a. Oso erabilgarria iruditzen zait klase magistralak eta praktikoak izatea, eta praktikoetan talde txiketan banatuta egotea; nire ustez horrela hobeto lan egin ahal izango dugu.

Beste alde batetik, egin behar izango dugun lan bat aipatu du; lau kideko taldeetan lan koperatibo bat aurrera eraman beharko dugu, aurrerago modu zehatzago batean azalduko duena. 

Blog bat sortu eta blogean eguneroko bat sortu behar dugula azaldu digu ere, klasean egindakoa eta sortutako hausnarketak bertan txertatuz. Beraz, blog-a erabiltzen ohitu beharko naiz.

Alaitzek bere azalpenak emateaz gain, guri ere hausnartzea eskatu digu; horretarako, bideo bat ikusi dugu eta ondoren bideoak itxi ditugu, erlaxatzeko eta deskonektatzeko. Hori egin eta gero, burura etorri zaiguna idatzi dugu orri batean.

Gaurko saioan nire burua apur bat galduta ikusi dut; izan ere, nik ez dakit askorik blog-en eta horrelako tresna teknologikoen inguruan, eta ez dakit oso zaila egingo zaidan lana aurrera eramatea. Hala ere, uste dut ikasgai honek zenbait gauza ikasteko aukera eskainiko dizkidala, eta espero dut lauhileko honetan Informazio eta Komunikazio Teknologien erabilera ezagutzea; hau da, IKTak eskolan nola eta zertarako erabili daitezkeen ikastea espero dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario