Zortzigarren saioa

ABENDUAK 4

Aste honetan ez dugu klaserik, modulu astea delako; beraz, gaur ez dugu IKT saiorik izan. Hala ere, Alaitzekin bildu gara, modulu lanaren azken bilera izan dugu.
Lana amaituta dugu, bideoa grabatu eta montatu dugu aste honetan, klaserik ez dugula izan aprobetxatuz, eta oso pozik geratu gara emaitzarekin.

Arazo baten ondorioz, ezin izan diogu tutoreari lana erakutsi, baina berak arazoa ulertu du eta prozesuan zehar emandako urratsak ikusita dituenez, ez da batere larritu. Alaitzek ebaluazioa nola egin behar dugun azaldu digu eta ondoren lana aurkezteko eguna finkatu dugu. Egun horretan prozesua azaldu beharko diogu, gure bizipen pertsonalak ere bertan txertatuz, eta azkenik gure emaitza erakutsiko diogu: bideoa.

Esan beharra dago modulu lan hau aurrera eramateko gustura lan egin dudala, bai taldearekin eta bai egokitu zaigun tutorearekin. 
Taldean oso ondo konpondu gara; denok inplikazio handia erakutsi dugu eta gure partetik ahal izan dugun guztia eskaini dugu lan hau ahalik eta hoberen ateratzeko. 
Tutoreak, bere aldetik, gure lanak gainbegiratu ditu eta bere laguntza eskaini digu beti lana aurrera eramateko.

Beraz, esan dezaket lan hau burutzeko prozesuan oso gustura sentitu naizela eta lortutako emaitzarekin pozik geratu naizela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario