Ikasketa gurpila

KONPETENTZIA DIGITALA

ETA INFORMAZIONALA ESKOLAN


BOST HITZ GAKOAK

  • Alfabetizazio
  • IKT
  • Garapena
  • Berrikuntza
  • Zailtasuna
 
 

PROPOSATUTAKO BI GALDERAK


  • Zergatik da garrantzitsua alfabetizazioa?
  • Autorearen ustez, urte batzuk barru liburuak desagertuko dira edo ez? Zergatik? 

GONZALOREN NOTAK
 
   LA COMPETENCIA DIGITAL E INFORMACIONAL EN LA ESCUELA
    El desconcierto escolar ante la cultura digital
Los tiempos han cambiado y hasta la fecha enseñar y aprender se habia basado en los libros como instrumento. Los alumnos de las areas urbanas se sienten más comodos usando artilugios electronicos que cualquier material impreso. Los procesos de socialización cultural en los que estan inmersos los alumnos son totalmente distintos a los que tuvieron sus profesores. Mientras muchos profesores solo conocieron la tv en blanco y negro con dos emisoras posibles, los alumnos de hoy en dia estan inundados de información. Para los niños de hoy en dia es normal el uso de pcs, consolas, moviles y de hecho es una marca de identidad cultural que  los distingue de los adultos.
 
Nuevas alfabetizaciones TIC y escuela
 
En el siglo XXI la cultura es  multimodal, esto es, se expresa produce y distribuye en gran variedad de soportes. Esta realidad exige que la escuela contemple nuevos tipos de alfabetización. Entre las que se proponen las siguientes:
  1. Alfabetización audiovisual,  considera la imagen como un leguaje, y tratará de formar al alumno en la produccion y consumo de textos audiovisuales con un espiritu critico.
  2. Alfabetización tecnologica y o digital, persigue que los alumnos se capaciten en el uso de la informatica tanto el hardware como el software
  3. Alfabetización informacional, saber buscar la información en base a un proposito y poder localizarla,  analizarla y reconstruirla.
  4. Alfabetización multimodal, en  una sociedad multimodal hay que preparar a los alumnos para que puedan acceder a la información que se presenta en diferentes formatos.
La meta de las escuelas deberia ser formar usuarios conscientes y criticos de las nuevas tecnologias.
 
Dimensiones de la multialfabetización:
  • Dimensión instrumental, es el dominio tecnico de cada tecnologia, montar los aparatos, ponerlos en marcha, manejo de los programas ...
  • Dimensión cognitiva, buscar, seleccionar y comprender la enorme cantidad de información disponible y compartirla a través de los medios digitales.
  • Dimensión socioactitudinal, desarrollo de las actitudes hacia las nuevas tecnologias para no caer ni en la tecnofobia ni en la aceptación acritica de cualquier novedad.
  • Dimensión axiologica, tomar conciencia de la influencia que tienen las nuevas tecnologias en nuestra sociedad y de la adquisicion de valores eticos evitando conductas de comunicación socialmente negativas.
Competencias para Aprender a Informarse, a Expresarse y a Comunicarse
 
Las TICS posibilitan distintas tareas de aprendizaje de naturaleza diversa. La web supone una experiencia de aprendizaje distinta para cada alumno por lo que la experiencia en el aula no será homogenea.


NATALIAREN NOTAK

 


Eskolaren harridura kultura digitalaren aurrean
Eskola à harrituta aurkitzen da (alde batean usten ditu teknologien aurrerapenak)
Orain arteà liburuekin lan egin da klaseetan. Baina, egunak zenbatuta dituzte (ordenagailuak egongo dira klaseetan)
Gertuago ikusten ditugu gure buruak zerbait elektronikotara, nobela batera baino
Helduekà esperientzia mugatuak dituzte ikuspuntu teknologiko batetik
Haurrak edota gazteakà gaur egungo gertaeren berri izaten dituzte.

ALBABETIZAZIO BERRIAK
           audiobisuala
        Ikaslea testu audiobisualak aztertzeko ahalmena izan behar du
           digitala 

        Ikasleei trebetasunak garatzea informatikaren erabilerako
           informazionala 
        Informazio bilatzeko trebetasunak garatzen dira.
          Multialfabetizazioa 
        Ikasleei kualifikatu eta prestatu behar diegu. Lau dimentsio nabarmenki:
               ·         Instrumentala
               ·         Kognitiba
               ·         Axiologikoa
               ·         Socioactitudinala

Informatzen, adierazten eta komunikatzen ikasteko gaitasunak
Klasean, ikasle bakoitza erritmo ezberdin batera joango da, hori dela eta, irakasleak metodologia flexible bat eraman beharko du klasean. 3 eremu nagusiki identifikatu ditzakegu:
a) bilatzen ikasteko, aurkitzen ikasteko eta informazioa ulertzeko eremua
b) adieraztera ikasi
c) komunikatzera ikasi sareetan dauden baliabideen bitartez.

Interneta, konstruktibismoa eta eskolaren berrikuntza: erronka berriak eta irakaskuntzaren profila
Hurrengo ideietan laburbildu ditzakegu:
a)ikaslea informazio gehiegi dauka
b) Irakasleak zuen rolaren galtzapena
c) irakasleak antolatzaileagoa izan behar da.
d) ordenagailuen erabilerak zailtasunak ekartzen ditu klasearen kudeaketan
e) elkarlanean ikasi behar da.


TIC-SEN ERABILERAKO DEKALOGOA
1. Garrantzitsuena hezkuntza izan behar da, eta ez teknologikoa.
2. Ordenagailuen erabilterak  ez dauka zer ikusirik irakasle ona edo txarra izatearekin.
3. Metodo eta ekintzak dira ikaskuntza bat edo bestea sortzen direnak.
4. TIC-ak erabili behar dira ikasleek gauzak egiten ikasteko
5. elkarlanetarako eta bakarka lan egiteko erabili behar dira
6. edukia, helburua eta lan egin nahi den gaitasuna adierazi behar da.
8. plangintza bate gin behar dugu
9. Ekintzak kurrikulumarekin bat etorri behar dira
10. Dimentsio instrumentala, axiologika, kognitiboa eta jarrera dimentsioak egon behar dira.

Eskoletan, XX. mendeko irakasleek, XIX. mendeko edukiak irakasten diete ikasleei.
Garapenerako proposamenak:

  • Ikasten ikasi
  • Talde lanean lan egiten ikasi
  • Komunikatzen ikasi
  • Kritikoa izaten ikasi
  • Mugak jartzen ikasi
  • Enpatia izaten ikasi

BIDEOA
Eskola hezitu behar gaitu bizitza osoan zehar ikasteko, ez du bakarrik hartzen bere baitan teknologien erabilerak. Konpetentzia informazionala: informatikaren erabilera (bideo kamerak, e-book, GPS, ordenagailuak, mugikorrak… inguratzen gaituen guztia) baina zentzuz erabiltzen ditugu?

Eskolaren curriculumean parte hartu behar duen gauza bat da. Kritikotasunez erabiltzen dugu informazioa? Aldez aurretik daukagunarekin erlazionatzen dugu? Daukagun informazioa adimenera pasatu behar dugu. Gaur egungo nerabeek edozein argazkiak igotzen dituzte sare sozialetara eta ez dira konturatzen ondorioetaz. Sare sozialetan gaude gure herriko klasean gauden moduan, eta arduratsuak izan behar gara bertan ipintzen dugunarekin. Eskolak interes gehiago jarri beharko du ikasleei hiritar digital bezala osatzeko.

Ikasleei ez diegu erantzunik eman behar, beraiek bilatu behar dituzte, baina ez testu liburuen bitartez, baizik eta hausnartzen eta ikertzen.


ANEREN NOTAK

KULTURA DIGITALAREN AURREAN SORTUTAKO NAHASMENA

- Azken urteetan aldaketa nabarmenak gertatu dira, eta eskolak orain ezin die uko egin teknologia berriei.

- Orain arte geletan liburuak eta inprimatutako materialak erabili dira → hemendik aurrera horiek teknologia berriekin partekatuko dira.

- Gaur egungo umeek denbora gehiago pasatzen dute pantaila baten aurrean liburu baten aurrean baino.

- Gazte askorentzat teknologia berriak ez dira bakarrik egunero normaltasunez erabiltzen dituzten erremintak, baizik eta helduen belaunalditik bereizten dieten tresnak ere dira.


ALFABETIZAZIO BERRIAK, TEKNOLOGIA BERRIAK ETA ESKOLA
- XXI. mendeko kultura multimodala da; hau da, baliabide desberdinen bidez sortu, adierazi eta banatu egiten da (papera, pantaila), teknologia desberdinen bidez (liburuak, telebista, internet, DVDak...) eta adierazgarriak diren formatu eta hizkuntzak erabiliz (testu idatziak, testu grafikoak, hizkuntza audiobisuala...). Horren ondorioz, duela bi hamarkadetatik zenbait adituk, ikertzailek, taldek eta abarrek alfabetizazio berriak hezkuntzan sartzeko beharra aitortu dute. Alfabetizazio horien helburua hizkuntza audiobisuala sortu eta analizatzearen konpetentzia eta informatikako hizkuntza eskuratzea edota informazioa bilatzeko, hautatzeko eta birmoldatzeko gaitasuna garatzea da.
 
- Aditu askok alfabetizazio berri batzuk proposatu dituzte:
*Alfabetizazio audiobisuala: testu audiobisualak sortu eta aztertzeko abilezia duten
ikasleak prestatzeko helburuarekin garatzen da alfabetizazio hau. Horrez gain, ikasleek
zinema, telebista eta publizitatea bezalako baliabidetaz kontsumo kritikoa egiten ikasteko
helburua ere du alfabetizazio honek.
*Alfabetizazio teknologikoa edo digitala: alfabetizazio honen helburua ikasleek
informatika aldaera teknologiko desberdinetan erabiltzen jakitea da. 90eko
hamarkadan garapen mugatua izan zuen alfabetizazio honek, baina gaur egun oraindik
ezarrita jarraitzen du.
*Alfabetizazio informazionala: proposamen hau liburutegi-giroaren ondorioz sortu
zen; formatu digitalean dauden bibliografia-iturrietara heltzeko zailtasunak direla-eta
sortu zen. Alfabetizazio honekin lortu nahi dena da helburu jakin batekin informazioa
bilatu, aurkitu, aukeratu, analizatu eta birmoldatzeko konpetentziak eta gaitasunak
garatzea.
*Multialfabetizazioa: kontzeptu honek defendatzen duen gizarte multimodal batean
ikasleak alfabetismo desberdinak integratzen dituen planteamendu baten arabera prestatu
eta trebatu behar direla.
 
- Eskolen helburu nagusi bat izan behar da umeak teknologia berrien erabiltzaile konsziente eta
kritikoak izatea, eta haien inguruan sortzen den kulturarenak ere.
 
- Ikasleak teknologia berrien erabilpenean alfabetizatzea nahi badugu, lau eremu hauetan
oinarritutako hezkuntza eredu bat garatu beharko genuke:
*Dimentsio instrumentala (errekurtso teknologiko ezberdinen hardwarea eta softwarea
erabiltzen jakitea)
*Dimentsio kognitiboa (informazioa eta komunikazioa modu zentzudun eta
adimentsuan erabiltzeko gaitasunak garatzea)
*Dimentsio sozioaktitudinala (teknologiaren aurrean jarrera arrazioalak garatzea eta
komunikazioari dagokionez, jarrera positiboak)
*Dimentsio axiologikoa (informazioaren azterketa kritikoa egiteko irizpideak izatea
lortzea eta teknologia eta komunikazioaren aurrean balio etikoen bidez jokatzen ikastea)
 
- Esan dezakegu eskolaren erronka nagusia dela ikasleak prestatzea erabiltzaile konpetenteak
izan daitezen informazioa tratatzeko orduan eta modu adimentsu batean askotariko forma
kulturalekin elkarreraginean egon daitezen.

INFORMATZEN, ADIERAZTEN ETA KOMUNIKATZEN IKASTEKO GAITASUNAK
- Teknologia berriek, beste material edota baliabide didaktiko batzuek bezala, zenbait ikasketa
garatzea eta praktikan ipintzea ahalbidetzen dute.
- Teknologia berriak inplikatzen dituzten ikasketa-prozesuen garapenean honako konpetentziaalderdi
nagusi hauek nabarmentzen dira:
* Internetek dituen baliabideak erabiliz, informazioa bilatu, aurkitu eta ulertzean zentratzen
den alderdia.
* Hizkuntza, forma sinboliko eta teknologia desberdinen bidez adierazten ikastea eta,
horrekin batera, ideia propioak modu publikoan hedatzen (blog, wiki eta abarren bidez)
ikastea bilatzen duen alderdia.
* Sarean dauden baliabideen bitartez beste pertsona batzuekin harremanetan egotea
lortzea nahi duen alderdia.

INTERNET, KONSTRUKTIBISMOA ETA HEZKUNTZA BERRIKUNTZA:
ERRONKA ETA PROFIL BERRIAK IRAKASLEENTZAT
- Internetek dakartzan arazoak edo aldaketak:
1. Ikasleak informazio asko du, gehiegi.
2. Irakasleak ikasleentzako informazio-iturri bakarraren papera galtzen du, eta gainera,
onartu behar du ikasleek helduek baino gehiago dakitela teknologia berrien inguruan eta
hobeto moldatzen direla horiekin.
3. Irakaslearen papera ez da izan behar hainbeste informazioa transmititzen duena;
irakaslea izan behar da ikasleek teknologiekin egiten dituzten ariketa eta jarduerak
antolatu eta kontrolatzen dituena.
4. Ideia konstruktibista bat jarraituz umeak ordenagailuekin ikasteak gela dinamizatu eta
kontrolatzean zailtasunak dakartza.
5. Ikasketa bakarka egiten den prozesua izan beharrean, teknologiaren bitartez ikasketaprozesu
kooperatiboak sortu behar dira, gelako ikasleen artean eta geografikoki urrun
dauden ikasgelen artean ere bai.


HEZKUNTZA EREDU BERRITZAILE BATERANTZ: TEKNOLOGIA BERRIAK
ESKOLAN ERABILTZEKO DEKALOGOA
- Jende askok pentsatzen du teknologia berrien presentziak eskolan irakaskuntzaren hobekuntza
automatikoki dakarrela eta ikasleen ikasketa-prozesua errazten duela. Hori ez da beti horrela;
askotan eskoletan teknologia berriak erabiltzeak ez dakar aldaketarik ezta berrikuntzarik ere
hezkuntza-praktikan.
 
- Irakasle askok teknologia berriak erabiltzen dituzte betidanik liburuak eta arbel tradizionala
erabiliz egin dituzten zereginak betetzeko: edukiak modu magistralean azaldu eta ikasleei jarduera errepikakorrak eman egiteko. Kasu horietan, berrikuntza teknologian dago (papera pantailarekin ordezkatzen da), baina ez pedagogian. Hau da, informazio eta komunikazio-teknologia berriak
gelan ezartzen dira, baina eredu pedagogiko tradizional baten arabera erabiltzen dira.
- Irakasle batek teknologia digital berriak ikasgelan ezartzea erabakitzen duenean, argi dago
erronka berriak planteatzen ari dela. Irakaskuntzako prozesu berritzaile hau ez da erraza eta ez da
 
denbora laburrean lortzen; hori dela eta, ariketa bakoitza prozesu luze baten parte bezala ikusi
behar dugu, hezkuntza-eredu konkretu baterantz bideratuko gaituen prozesua.
 
- Teknologia berriak eskolan erabiltzeko dekalogoa:
1. Garrantzitsuena beti hezkuntzarekin loturikoa izan behar da, ez teknologiarekin loturikoa.
2. Irakasleek argi izan behar dute teknologia berriek ez dutela efetu magikorik sortzen ikasketaprozesuan
eta ez dutela heziketa-eredua automatikoki berritzen.
3. Erabilitako metodo edo estrategia eta jardueren arabera ikasketa-prozesua modu batean edo bestean gertatuko da. Irakasteko modu espositibo bat erabiliz, teknologia berriek transmititu edo jasotzen den ikasketa indartuko dute. Irakasteko modu konstruktibista erabiliz, berriz, teknologiaberriek norberak deskubritu edo aurkitzen duen ikasketa indartuko dute.
4. Teknologia berriak erabili behar dira ikasleek horiek erabiliz eta horiekin gauzak eginez zerbait ikas dezaten.
5. Teknologia berriak bakarkako lanak egiteko eta talde-lanak egiteko ere erabili behar dira.
6. Teknologia berrien bidez lantzeko gai, unitate didaktiko, proiektu edo jarduera bat
antolatzerakoan ez dira bakarrik kontuan izan behar ikasgai horren helburuak eta edukiak;
ikasleengan garatu nahi diren teknologiarekin lotutako konpetentziak edo gaitasunak ere kontuan izan behar dira.
7. Ikasleek teknologia berriak erabiltzen emango duten denbora eta egingo dituzten jarduerak
planifikatuta egon behar dira.
8. Errekurtso digitalekin egiten dena bat etorri behar da Curriculumean zehaztuta dauden eta irakasten diren eduki eta helburuekin.
9. Multialfabetizazioaren irakaskuntza-prozesu bat garatu behar da, eta prozesu horretan ikasleek informazioa bilatu, aurkitu, informazioa sortu, adierazi eta hedatzearen gaitasunak garatu behar dituzte.
10. Konpetentzia informazionalak eta digitalak garatzeko prozesu guztiek ikaslearen ikasketaprozesuaren dimentsio instrumentala, kognitiboa, aktitudinala eta axiologikoa barneratu behar dituzte.
 
- Autorearen ustez, urte batzuk barru liburuak ez dira desagertuko, baina haien formatua aldatuko da; liburuak paperean inprimatzeari utziko diogu eta era digitalean agertuko dira. Horrek eragina izango du eskolan eta pedagogia alorrean, baina kontuan izan behar dugu eskola multimodala dela. Horrek esan nahi du eskolak testu idatzien eta teknologia berrien gaitasunak garatu behar dituela, ikasleek era berean ezagutzeko inprimatutako baliabideak eta baliabide digitalak.
   
 
 

      NEREAREN NOTAK