Mostrando entradas con la etiqueta Egunerokoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Egunerokoa. Mostrar todas las entradas

Hamargarren saioa

Bederatzigarren saioa

ABENDUAK 11

Gaurko saioan dokumentatzaileak haien lanen aurkezpenekin hasi dira; konkretuki, hiru dokumentatzaile taldek egindako lana azaldu dute.
Dokumentataile talde guztiek google site bat sortu dute, non dokumentatu dituzten taldeek egindako lana, hezkuntza-metodologiak eta haiek egindako lana azaltzen duten. 
Oso aurkezpen onak egin dituzte, eta sortutako siteak asko gustatu zaizkit; denak oso ondo antolatuta daude eta beharrezkoa den informazioa bilatzea asko errazten du horrek.

Laburbilduz, aurkezpen hauek ikustea oso ondo etorri zaidala uste dut, dokumentatzaileek egindako lana ezagutzeko aukera izan dudalako eta gainera, site berri batzuk ikusi ditudalako (antolaketa, edukiak... ezagutu ditut).

Zortzigarren saioa

ABENDUAK 4

Aste honetan ez dugu klaserik, modulu astea delako; beraz, gaur ez dugu IKT saiorik izan. Hala ere, Alaitzekin bildu gara, modulu lanaren azken bilera izan dugu.
Lana amaituta dugu, bideoa grabatu eta montatu dugu aste honetan, klaserik ez dugula izan aprobetxatuz, eta oso pozik geratu gara emaitzarekin.

Arazo baten ondorioz, ezin izan diogu tutoreari lana erakutsi, baina berak arazoa ulertu du eta prozesuan zehar emandako urratsak ikusita dituenez, ez da batere larritu. Alaitzek ebaluazioa nola egin behar dugun azaldu digu eta ondoren lana aurkezteko eguna finkatu dugu. Egun horretan prozesua azaldu beharko diogu, gure bizipen pertsonalak ere bertan txertatuz, eta azkenik gure emaitza erakutsiko diogu: bideoa.

Esan beharra dago modulu lan hau aurrera eramateko gustura lan egin dudala, bai taldearekin eta bai egokitu zaigun tutorearekin. 
Taldean oso ondo konpondu gara; denok inplikazio handia erakutsi dugu eta gure partetik ahal izan dugun guztia eskaini dugu lan hau ahalik eta hoberen ateratzeko. 
Tutoreak, bere aldetik, gure lanak gainbegiratu ditu eta bere laguntza eskaini digu beti lana aurrera eramateko.

Beraz, esan dezaket lan hau burutzeko prozesuan oso gustura sentitu naizela eta lortutako emaitzarekin pozik geratu naizela.

Zazpigarren saioa


AZAROAK 27


Gaur goizean ezin izan naiz klasera joan, medikuarenera joan behar izan dudalako. Beraz, hirugarren egun honetako aurkezpenak ezin izan ditut ikusi.

Nire taldekideek esan didatenaren arabera, gaur azken taldeek haien lana aurkeztu dute, eta aurkezpenak oso onak izan dira. Tresna konplexuagoak erabili dituzte (adibidez, PowToon bideoak egiteko) eta gai interesgarriak jorratu dituzte.

Beraz, esan dezaket aurkezpenak hobetuz joan direla; taldeak aurreko egunetan besteek egindakoa ikusiz, haien aurkezpena hobeto egiten saiatu dira.

Seigarren saioa

AZAROAK 20


Gaurko saioan aurkezpenekin jarraitu dugu, eta nik ere, nire taldekideekin batera, egindako lana aurkeztu dut.


Nire taldeari buruz, aipatzekoa da taldean lan egin dugun lau kideetatik hiruk oso ondo lan egin dugula, baina beste batek ez du lana hainbeste gogoz hartu. Hori dela eta, pertsona horrek besteon lana atzeratu egin du askotan besteoi lan bikoitza leporatuz, berak egindakoa txarto zegoenez guk gurea eta berarena ere egin behar izan dugulako.

Guk egindako lana eta aurkezpenari erreparatuz, esan beharra dago lan ona egin dugula. Lana aurrera eramateko egitekoak banatu genituen eta orokorrean ondo konpondu gara. Aurkezpenerako gure ahotsak grabatu genituen, eta prezi baten eta gure ahotsen bitartez egokitu zitzaigun gaia gelako kideei eta irakasleari azaldu genien. 
Aurkezpenak entzuleek arreta mantentzea ahalbidetu duela uste dut, bideo moduko baten bidez askotan arreta errazago mantentzen delako beste euskarri batzuk erabiliz baino.


Gainerako aurkezpenetan zentratuz, gaur orokorrean pasaden astekoak baino originalagoak izan direla uste dut; talde askok bideoak erabili ditugu, aurkezpenak entzuleentzako erakargarriagoa izan daitezen. Hala ere, pasaden astean gertatu zen bezala, azkenean entzuleak nekatuta zeudela nabaritu da eta askok deskonektatu dute, haien gauzak egiten ibili dira.

Bostgarren saioa

AZAROAK 13

Gaur aurkezpenekin hasi gara, bost taldek aurkeztu dute haien lana. Orokorrean, aurkezpenak ondo egon dira, baina nire ustez gehiegi izan dira, eta beharbada, horren ondorioz, ikaskide askok arreta galdu dute (aurkezpenak aurrera joan ahala, entzuleen arreta txikiagotzen joan da).


Aipatzekoa da klasea amaitzear zegoenan gelako ikasle batek esan duena; berak azaldu du bere ustez ahozko aurkezpenek ez dituztela ehuneko ehunean gure gaitasunak agerian uzten. Izan ere, pertsona askoren aurrean ahozko aurkezpen bat egin behar dugunean, gehienok urduri ipintzen gara eta esplikazioa ez dugu dakigun bezain ondo egiten.

Ikasle honek esandakoarekin bat nator, baina irakasleak esandakoak nahiko lasaitu nau; Alaitzek esan digu berak guk egiten dugun esfortzua kontuan izaten duela eta asko baloratzen duela. 

Laugarren saioa

AZAROAK 6

Aste hau modulu astea da; beraz, gaur ez dugu IKT klaserik izan. Hala ere, Alaitzekin bildu gara eta lanari buruzko oinarrizko zenbait gauza azaldu dizkigu. 
Alaitz nire modulu tutorea da, eta berarekin bilera bat izan dugu. Aurreko urteetako bi lan utzi dizkigu orientabide modura izateko, lanaren prozesua nolakoa izango den azaldu digu eta edozer gauzarako guri laguntza eskaintzeko prest dagoela azaldu digu; hori dela eta oso gustora sentitu naiz, laguntza asko emango digulakoan nago.

Hirugarren saioa

URRIAK 30

Gaurko saioan IKTei buruzko bideo bat ikusi dugu, Maria Acasorena: “Visiones disruptivas de la educación”. Maria Acaso Arte Ederretako irakaslea da, eta horretaz gain, ikerlaria. Bere ustez, hezkuntza-sistema zahartuta dago, eta aldatu beharra dago; aldaketa horren parte garrantzitsu bat teknologia berriek osatzen dute, Mariaren ustez behar diren bezala erabiltzen ez direnak.

Bideoan, ikuspuntu disruptiboak ere aipatzen ditu, eta gainera, irakasleek kontuan izan beharreko oinarrizko kontzeptu hauek azaltzen ditu: 
- Boterea
- Ikusezina
- Espazioa eta denborarekin
- Indormazioa
- Ezaguera

Bideoa interesgarria iruditu zait, eta Mariak amaieran botatzen dituen hezkuntza-prozesuari, erabiltzen den metodologia eta metodologia berritzaileei buruzko hiru galderak hausnartzeko oso aproposak dira.

Hori ikusi ondoren, taldeka jarri gara eta lana egiten hasi gara. Lana Natalia, Gonzalo eta Nerearekin egitea egokitu zait; lan egiteko talde ona tokatu zaidala uste dut, eta taldekideekin eroso eta gustora sentitzen naiz.
Hasieran ez genekien oso ondo zer egin behar genuen, baina gero egelan begiratuz eta Alaitzen laguntzarekin gure burua kokatu dugu eta taldearen barruan zereginak banatu ditugu, pixkanaka-pixkanaka lana bideratzen joateko.

Hemen behean dagoen bideoa da gaur klasean ikusi duguna.


Bigarren saioa

URRIAK 23


Gaur greba eguna izan da eta ikasle gutxi joan gara gelara. Hori dela eta, Alaitzek ez du klaserik eman, eta ikasgaiaren planari burutz hitz egiten egon gara; nire ustez, eta beste ikasle batzuk bat datoz nirekin honetan, lanak taldeka egitea ondo datorkigu, etorkizunean ere horrela lan egin beharko dugulako, beste irakasle batzuekin  koordinatuz eta elkarlanean arituz.

Gaurko saioan taldeka egin beharrekoa hobeto ulertu dut; talde bakoitzak irakurgai bat aztertu beharko du eta ondoren gaia aurkeztu, gainontzeko ikasleei azaldu landutakoa. Hori izango da gehienen betebeharra, baina ez guztiena; ikasle batzuk dokumentatzaileak izango dira, eta haiek besteon lana gainbegiratu beharko dute.

Lan polita izan daitekeela uste dut, eta IKTei buruz gauza berri asko ikasteko aukera bikaina izango dugulakoan nago.

Lehenengo saioa

URRIAK 16

Aurten, kurtsoaren lehenengo lauhilekoan “Informazio eta Komunikazio Teknologiak Lehen Hezkuntzan” ikasgaia izango dugu, eta gaur, goizeko lehenengo orduan, ikasgai horren lehenengo saioa izan dugu. 
Lehenengoz, irakasleak aurkezpen bat egin du, eta ikasgaia nola funtzionatuko duen azaldu digu; saio magistralak Alaitz Treserrasek emango ditu, eta praktika saioetarako hiru azpitalde sortuko dira. Ni hirugarren azpitaldean nago eta praktika saioak Idoia Legorburu irakaslearekin izango ditut.

Horrez gain, guztiok asko baloratzen dugun alderdi bat azaldu du: ebaluazioa. Klase teorikoek notaren %18a balioko dute, modulu lanak %16a eta klase praktikoek %66a. Oso erabilgarria iruditzen zait klase magistralak eta praktikoak izatea, eta praktikoetan talde txiketan banatuta egotea; nire ustez horrela hobeto lan egin ahal izango dugu.

Beste alde batetik, egin behar izango dugun lan bat aipatu du; lau kideko taldeetan lan koperatibo bat aurrera eraman beharko dugu, aurrerago modu zehatzago batean azalduko duena. 

Blog bat sortu eta blogean eguneroko bat sortu behar dugula azaldu digu ere, klasean egindakoa eta sortutako hausnarketak bertan txertatuz. Beraz, blog-a erabiltzen ohitu beharko naiz.

Alaitzek bere azalpenak emateaz gain, guri ere hausnartzea eskatu digu; horretarako, bideo bat ikusi dugu eta ondoren bideoak itxi ditugu, erlaxatzeko eta deskonektatzeko. Hori egin eta gero, burura etorri zaiguna idatzi dugu orri batean.

Gaurko saioan nire burua apur bat galduta ikusi dut; izan ere, nik ez dakit askorik blog-en eta horrelako tresna teknologikoen inguruan, eta ez dakit oso zaila egingo zaidan lana aurrera eramatea. Hala ere, uste dut ikasgai honek zenbait gauza ikasteko aukera eskainiko dizkidala, eta espero dut lauhileko honetan Informazio eta Komunikazio Teknologien erabilera ezagutzea; hau da, IKTak eskolan nola eta zertarako erabili daitezkeen ikastea espero dut.