Hamargarren saioa

Bederatzigarren saioa

ABENDUAK 11

Gaurko saioan dokumentatzaileak haien lanen aurkezpenekin hasi dira; konkretuki, hiru dokumentatzaile taldek egindako lana azaldu dute.
Dokumentataile talde guztiek google site bat sortu dute, non dokumentatu dituzten taldeek egindako lana, hezkuntza-metodologiak eta haiek egindako lana azaltzen duten. 
Oso aurkezpen onak egin dituzte, eta sortutako siteak asko gustatu zaizkit; denak oso ondo antolatuta daude eta beharrezkoa den informazioa bilatzea asko errazten du horrek.

Laburbilduz, aurkezpen hauek ikustea oso ondo etorri zaidala uste dut, dokumentatzaileek egindako lana ezagutzeko aukera izan dudalako eta gainera, site berri batzuk ikusi ditudalako (antolaketa, edukiak... ezagutu ditut).

Zortzigarren saioa

ABENDUAK 4

Aste honetan ez dugu klaserik, modulu astea delako; beraz, gaur ez dugu IKT saiorik izan. Hala ere, Alaitzekin bildu gara, modulu lanaren azken bilera izan dugu.
Lana amaituta dugu, bideoa grabatu eta montatu dugu aste honetan, klaserik ez dugula izan aprobetxatuz, eta oso pozik geratu gara emaitzarekin.

Arazo baten ondorioz, ezin izan diogu tutoreari lana erakutsi, baina berak arazoa ulertu du eta prozesuan zehar emandako urratsak ikusita dituenez, ez da batere larritu. Alaitzek ebaluazioa nola egin behar dugun azaldu digu eta ondoren lana aurkezteko eguna finkatu dugu. Egun horretan prozesua azaldu beharko diogu, gure bizipen pertsonalak ere bertan txertatuz, eta azkenik gure emaitza erakutsiko diogu: bideoa.

Esan beharra dago modulu lan hau aurrera eramateko gustura lan egin dudala, bai taldearekin eta bai egokitu zaigun tutorearekin. 
Taldean oso ondo konpondu gara; denok inplikazio handia erakutsi dugu eta gure partetik ahal izan dugun guztia eskaini dugu lan hau ahalik eta hoberen ateratzeko. 
Tutoreak, bere aldetik, gure lanak gainbegiratu ditu eta bere laguntza eskaini digu beti lana aurrera eramateko.

Beraz, esan dezaket lan hau burutzeko prozesuan oso gustura sentitu naizela eta lortutako emaitzarekin pozik geratu naizela.

Zazpigarren saioa


AZAROAK 27


Gaur goizean ezin izan naiz klasera joan, medikuarenera joan behar izan dudalako. Beraz, hirugarren egun honetako aurkezpenak ezin izan ditut ikusi.

Nire taldekideek esan didatenaren arabera, gaur azken taldeek haien lana aurkeztu dute, eta aurkezpenak oso onak izan dira. Tresna konplexuagoak erabili dituzte (adibidez, PowToon bideoak egiteko) eta gai interesgarriak jorratu dituzte.

Beraz, esan dezaket aurkezpenak hobetuz joan direla; taldeak aurreko egunetan besteek egindakoa ikusiz, haien aurkezpena hobeto egiten saiatu dira.

Seigarren saioa

AZAROAK 20


Gaurko saioan aurkezpenekin jarraitu dugu, eta nik ere, nire taldekideekin batera, egindako lana aurkeztu dut.


Nire taldeari buruz, aipatzekoa da taldean lan egin dugun lau kideetatik hiruk oso ondo lan egin dugula, baina beste batek ez du lana hainbeste gogoz hartu. Hori dela eta, pertsona horrek besteon lana atzeratu egin du askotan besteoi lan bikoitza leporatuz, berak egindakoa txarto zegoenez guk gurea eta berarena ere egin behar izan dugulako.

Guk egindako lana eta aurkezpenari erreparatuz, esan beharra dago lan ona egin dugula. Lana aurrera eramateko egitekoak banatu genituen eta orokorrean ondo konpondu gara. Aurkezpenerako gure ahotsak grabatu genituen, eta prezi baten eta gure ahotsen bitartez egokitu zitzaigun gaia gelako kideei eta irakasleari azaldu genien. 
Aurkezpenak entzuleek arreta mantentzea ahalbidetu duela uste dut, bideo moduko baten bidez askotan arreta errazago mantentzen delako beste euskarri batzuk erabiliz baino.


Gainerako aurkezpenetan zentratuz, gaur orokorrean pasaden astekoak baino originalagoak izan direla uste dut; talde askok bideoak erabili ditugu, aurkezpenak entzuleentzako erakargarriagoa izan daitezen. Hala ere, pasaden astean gertatu zen bezala, azkenean entzuleak nekatuta zeudela nabaritu da eta askok deskonektatu dute, haien gauzak egiten ibili dira.

Bostgarren saioa

AZAROAK 13

Gaur aurkezpenekin hasi gara, bost taldek aurkeztu dute haien lana. Orokorrean, aurkezpenak ondo egon dira, baina nire ustez gehiegi izan dira, eta beharbada, horren ondorioz, ikaskide askok arreta galdu dute (aurkezpenak aurrera joan ahala, entzuleen arreta txikiagotzen joan da).


Aipatzekoa da klasea amaitzear zegoenan gelako ikasle batek esan duena; berak azaldu du bere ustez ahozko aurkezpenek ez dituztela ehuneko ehunean gure gaitasunak agerian uzten. Izan ere, pertsona askoren aurrean ahozko aurkezpen bat egin behar dugunean, gehienok urduri ipintzen gara eta esplikazioa ez dugu dakigun bezain ondo egiten.

Ikasle honek esandakoarekin bat nator, baina irakasleak esandakoak nahiko lasaitu nau; Alaitzek esan digu berak guk egiten dugun esfortzua kontuan izaten duela eta asko baloratzen duela. 

Laugarren saioa

AZAROAK 6

Aste hau modulu astea da; beraz, gaur ez dugu IKT klaserik izan. Hala ere, Alaitzekin bildu gara eta lanari buruzko oinarrizko zenbait gauza azaldu dizkigu. 
Alaitz nire modulu tutorea da, eta berarekin bilera bat izan dugu. Aurreko urteetako bi lan utzi dizkigu orientabide modura izateko, lanaren prozesua nolakoa izango den azaldu digu eta edozer gauzarako guri laguntza eskaintzeko prest dagoela azaldu digu; hori dela eta oso gustora sentitu naiz, laguntza asko emango digulakoan nago.